XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aroztegian ari Antoine, ganbioi bat prestatzen ari da.

Azkar heldu zaigu eguerdia.

Arratsaldeak eskolako lantegietara eramaten gaitu berriz, eta idaztegia bixi-bixi ari da.

Eguneztatu egin behar dira gure lanak.

Etenaldi labur bat, Murielek egutegian eguna erakutsi, eta aurrera lanak berriro hiru t`erdiak arte; alegia, jolasaldiaren ordura arte.

Berriz dena txukundu, eta segidan taxutu; eta guztiak datoz ene ondora, baketan eta lasai.

Orduantxe gogoratzen eta bildumatzen da eguneko lana, uraren bidez egin diren saiaketak azaltzen, dokumentoak eramaten eta aztertzen, oldezko izkribua zabaltzen, alimale, landare edo fenomenu honetaz edo hartaz dauden ezaguerak sakontzen edo osatzen.

Orduantxe hitzegin ohi da ere kideei buruz.

Ederra eguna! Azaldu egin behar, beraz.

Eta hor gaituzu berriro eguzkiaren gainean lauhazka; eta berotasunean azaltzen da dena.

Dena lehertzera utzi dut; eta horrela, eta ez bestela, gaizki esanak zuzentzen ditut poliki-poliki, hiztegi-xehatasunak ontzen; ez, ordea, hiztegi sasijakintsu bat; fameliako hizketa apalaz besterik ezer ez, baina zehazki; hauxe bait da bestela gure gizaro honetako ahulezia...

Martine, beti batera eta bestera (haren etxean 6 lagun bizi dira gela berean), karrajo aldera doa: (...).